XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mikel ARBURUA

Igantziko ehiztaria

Zurrumurrua aditu dut alkoholemia egiten hastekotan alkohol neurria 0,0 izanen zela, beraz, ezingo zen deus ere edan.

Batzuk erraten dute egia dela, bertzeek ehiztariak izitzeko ateri den bulla bertzerik ez dela... ez dakit.

Azken finean, dirua ateritzeko bertze modu bat izanen litzateke hori.

Limite haundiago batekin jarri ezkero ez zitzaidan arrontean gaizki idurituko, nonbait hor, baina hortikan deus ez edatera...

Ez zait iduritzen arrisku haundia duen kirol bat denik ehiza, beharbada basurdetan ibiltzen direnak gehiago, baina postuan bertan egoten direnak hotza gehiago pasatzen dute, eta pixkot edatea ez dute kalte izanen.

Bertzalde, txabolatan-eta erraten da aunitz edaten dutela, eta hori pixko bat kontrolatzea beharbada ez da horren gaizki, baina logika baten barrenean beti ere.

Nik ez nituen behinere somatua baina aurten bi bisita egin dizkigute Guardia Zibilek Igantzira.

Multa bat edo bertze paratu dute, eta bateri eskopetarekin postutik kanpora egoteagatik eskopeta kendu diote.